2021eko ekitaldirako ordenantza fiskalen gaineko kontsulta publikoa abiatu du Udalak.
Herritarrek ekarpenak egiteko aukera dute gaurtik, uztailaren 24tik hasita, hurrengo 15 baliodun egunetan. Ekarpenak idatziz aurkeztu daitezke Udaletxeko Harrera Bulegoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatzita.

ORDENANTZA FISKALEN GAINEKO KONTSULTA PUBLIKOA 2021 EKITALDIRAKO – IKUSI HEMEN TXOSTENA (PDF)

Azkoitiko merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarri arautzaileak erakusketa publikoan egongo dira uztailaren 27ra arte, eta beraz, ordura arte ekarpenak egiteko aukera zabalik dago. Orain arte, laguntza hauek Alde Zaharreko lokalei bideratuta zeuden. Orain, ordea, herri osora zabaldu nahi dira negozioaren kokalekua muga izan gabe. 

Kontsultatu hemen oinarriak