Azkoitiko Udalak 2022an jarri zuen martxan Ingurumen Mahaia, ingurumen arloa lantzeko foro iraunkor gisa. Mahaia sortzeko eta egituratzeko prozesua gauzatu zen 2022ko urritik 2023ko apirilera gutxi gorabehera, eta 2023an jardueraren dinamizazioarekin jarraitu du Udalak.
Nondik dator ideia?
Azkoitiko Udalak herriaren 700. urteurrena gertu dela baliatuz Herrilab+700 hausnarketa prozesu ireki eta anitza jarri zuen martxan 2021. urtean, eta herriko diagnostiko partekatua izan da prozesuaren emaitza nagusia. 2022 urtean berriz, eta herri-diagnostikotik abiatuta, identifikatutako erronkei erantzuteko herri-plana garatu da.
Testuinguru horretan, eta Herrilab+700 prozesuan zehar Azkoitiko eragile eta herritarrek luzatutako eskaerari erantzunez, Azkoitiko Udalak Ingurumen Mahaia sortzeko urratsa eman zuen, ingurumen erronkei herri ikuspegiarekin erantzuteko xedez.
Dokumentazioa:
Azkoitiko Ingurumen Mahaia Sortu eta Egituratzeko Prozesuaren txostena. (2023ko apirila)
Helburuak
Adostutako langaiak