Udako etenaldiaren ondoren, Udalak, hainbat eragilerekin lankidetzan, Pasira ekimenari ekin dio berriro. Ibilaldi osasungarriak dira, herritarren artean sedentarismoa saihestea eta osasun komunitarioa hobetzen laguntzea dute helburu. Proiektua duela bi urte jarri zen martxan esperientzia pilotu gisa, eta harrezkero sendotzen joan da izan duen harrera onari esker.
Ostegunero, 10:00etan, partaide taldea Aizkibel Liburutegiaren ondoan biltzen da, kideen profilera egokitutako ibilbidea oinez egiteko. Gaur goizean eman zaio hasiera berriro  Pasirari. Parte hartu nahi duten guztiek hitzordua jarritako tokira agertu beharko dute esandako ordu eta egunean, alegia, ostegunetan 10:00etan.

Tags: ,

Abendura bitartean eskainiko diren kontzertuak, ikuskizunak eta antzezlanak iragarri ditu Udaleko Kultura sailak. Datozen asteetan eta urte amaiera arte, hamar emanaldi antolatu dira.
Kontzertuei dagokienez, irailaren 29an izango da lehena. Hauek taldeak Elkargunean eskainiko dute musika saioa. Urriaren 7an, Esti Markezen kontzertua izango da Baztartxo antzokian, eta azaroaren 18an, Zopilotes Txirriaos taldeak joko du Herriko plazan. Abenduaren 16an, Golden Apple Quartet taldeak agurtzeko antolatu duen biraren baitan ¡Vamos que nos vamos! ikuskizuna eskainiko du, eta urtea agurtzeko, berriz, abenduaren 30ean, Goiko Gela taldea izango dugu Baztartxoko oholtza gainean Elvis Gospel izenburua daraman emanaldia aurkezteko.

Tags: ,

Udalak, Gipuzkoako Urak-en eskutik, hilabete honen amaieran emango die hasiera Floreaga auzoan dagoen Aretxabaletako ur-depositua birgaitzeko gauzatu beharreko jarduketei. Esku-hartzearen helburua da egituraren egoera orokorra hobetzea.
Lanek zortzi aste iraungo dute gutxi gorabehera, eta Iretsa ingeniaritza enpresak egingo ditu. Aurrekontua 87.848,94 eurokoa da (BEZa barne).

Tags:

 Abian da Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Kultur Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogeil Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat. Aurtengoa, 42.ena izango da, eta sustatzaileek lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte.

Hogeitaka ipuin

Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak iraun badu, idazleei eta irakurleei esker izan da. Hogeitaka ipuin aurkeztu izan ohi dira urtero, eta aurten ere sustatzaileek idazleak parte hartzera animatu nahi dituzte, ipuinik gabe ez baitago lehiaketarik.

Egiasmoak Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea oroitzea du xede, euskara eta berdintasuna aldarrikatzearekin batera.

Bizitza osoa organoari eskaini dion Esteban Elizondo organistak gaur goizean bere liburu berria aurkeztu du, "La música escrita para órgano en España entre 1880 y 1980" izenburupean. Katedradun donostiarrak Azkoitian aurkeztu nahi izan du argitalpena, gure Cavaillé Coll organoaren 125. urteurrena gogoratuz, eta bertako organo-ondarea nabarmenduz. Parrokian izan da aurkezpena eta Ana Azkoitia alkatea bertan izan da.

Tags:

Hizkuntza Eskola Ofizialak zabalik du 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea, eta beraz, Azkoitiko gela desplazatuetan ingelesa edo frantsesa ikasi nahi dutenek eskabidea egin beharko dute egun hauetan. Eskaera egiteko lehen fasea irailaren 18an, 13:00ean, amaituko da. Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda irailaren 20an argitaratuko da.

Tags:

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 15:00etatik 22:00etara bitartean iragarrita dauden eurite eta ekaintzengatik. Euskalmet web-gunearen bidez http://www.euskalmet.euskadi.eus eta Twitter bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) iragarpenak jarraitzea gomendatzen du, ondorengo prebentzio neurriekin batera: 

Ikasturte hasierarekin batera, Udaleko Berdintasun arloak Emakumeok Ahalduntzeko Ikastaroak antolatu ditu beste behin, ikastaro labekada berria eskainiz. Guztira sei ikastaro izango dira eta irailetik abendura bitartean emango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada eta irailaren 26an itxiko da.
Ikastaroak emakumeen topaguneak dira, ahalduntzeko guneak, eta horien helburu nagusia elkarrizketari eta hazkunde pertsonalari denbora eskaintzea da, eremu jakin batean trebatzetik edo ezagutza eskuratzetik haratago.

Tags:

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra