Generación D herritarren gaitasun digitalak garatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientzia hartzeko kanpaina ibiltaria da. “Únete a la Generación D” lelopean, herritarren artean eten digitala murrizteko xedez, autobus bat herriz herri dabil trebetasun digitalak hobetzeko doako prestakuntza pertsonalizatua eskainiz.
Espainiako gobernuak sustatzen duen Generación D proiektuaren autobusak Azkoitia bisitatuko du aste honetan.

Hurrengo astelehenean, goizeko 09:00etan, egingo da ez ohiko Udal Osoko bilkura, uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretako mahaikideak izango direnen zozketa egiteko.

Ekainaren 30era arte, borondatezko epean ordaindu ahal izango dira 2023ko ekitaldiko ordainagiriak, Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkienak.

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidali dira, jadanik ez baduzu jaso Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko duzu. Borondatezko epea, errezibo hauek ordaintzeko, ekainaren 30ean amaitzen da

Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du atzo Bilboko Santutxu auzoan gertatu zen 89 urteko emakumearen erahilketaren aurrean. Halaber elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei, eta antolatzen diren gaitzezpen ekitaldi edo elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Udalak emakumeen aurkako bidegabekeria eta eskubide urratze guztiak errotik desagerrarazteko lanean jarraituko du.

Tags:

Udaleko Euskara sailak eta Hike eizan! egitasmoaren lan-taldeak Xabier Eizagirrek ondu duen "Azkoittiko hike poltsikun" liburuxka aurkeztu dute gaur goizean. Eskuliburuan hitanoa zuzen erabiltzeko azalpenak eta oharrak jaso dira, eta baita aditz-taulak ere. Marijose Arregi jarduneko Euskara zinegotzia bidelagun duela, lanketari buruzko zertzeladak eman ditu Eizagirrek. "Orain eskura jarri dugu gida, jendeak poltsikoan, aldean eraman dezan, eta erabili, erabili hike mingainean".

Tags:

Udaleko Prebentzio arloak ikastaroa antolatu du adingabeengan eta gazteengan alkoholaren eta drogen kontsumoak dituen ondorio fisiko, patologiko eta arriskuen inguruko informazioa emateko, eta arrisku horiek murrizteko jarraibideak barneratzeko.
Ikastaroa bereziki hezitzaileei eta gainerako eragileei zuzenduta dago, eta helburua da gazteengana iristea prebentzioaren aldeko mezua zabalduz.

Tags:

Ekainaren 17an, 12:00etan izango da.

PUNTU BAKARRA.- Udal berriaren eraketa.
1) Adin-Mahaiaren eraketa
2) Aldez aurreko egiaztepenak: Kredentzialak eta aitorpena.
3) Korporatiboen Jabetza-hartzea.
4) Alkatearen hautaketa.

Udaleko Euskara sailak babestuta, "Gu ere bertsotan" egitasmoan parte hartu duten ikasleek bertso saioa eskaini zuten atzo Baztartxon, Irati Arretxeren gidaritzapean, eta Iñaki Gurrutxaga eta Eneritz Artetxe bertsolariak bidelagun zituztela. Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktibok eta Florega ikastetxeko gaztetxoek emanaldi aparta eman zuten.

Tags:
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra