Andramaixetako laugarren eguna da gaurkoa, eta oraingoz, dotore doaz herriko festak. Giro onean igaro dute gaurko goiza herritarrek. Gipuzkoako 12. Blonda Txapelketa ospatu da Plazaberrin, eta 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako partaideak herriko txokoetan sakabanatu dira irudirik ederrena margotzeko asmoz. Trikitilariak eta dultzaineroak, eta erraldoiak eta buruhandiak kalez kale ibili dira, Herriko plaza herri kirolek hartu duten bitartean. Goiz bete-betea izan da irudietan ikus daitekeen moduan.

Sahatsak eta herritarrek dantza saioa eskaini dute Herriko plazan, udal ordezkariek aurreskua egin ostean. Dotore doa San Roke goiza. Irudiak horren lekuko.

Usadiori jarraituz, udal ordezkariek aurreskua eskaini diote Azkoitiko herriari.

San Roke eguna. Udal ordezkariak korporazioan joan dira elizara, herriari eskainiko dioten aurreskua dantzatu aurretik. Ikusi argazkiak.

Andramaixetako XI. Laburmetrai Lehiaketa ospatu zen bart eta epaimahaiaren eta publikoaren sariak eman ziren ezagutzera. Epaimahaiaren saria “Bolie Hazten_Perretxikue” filmak jaso du, Samiñoko Bidoie Produktions taldeak, hain zuzen, “gaia lantzeko moduagatik”. Publikoaren saria, berriz, Hautz lokalak aurkeztutako “Ofizinie” filmak eskuratu du.
Guztira sei filma aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta gaia “Maxixatzen” izan da.

Herritarrek gozatu dute San Roke bezperaz. Udal ordezkariak korporazioan joan dira mezatara, eta jarraian, Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak kontzertua eskaini dute Kontzejupean. Buruhandiak eta erraldoiak ere kalez kale ibili dira. Ikusi irudietan. 

Usadioak agindu bezala, Herriko Musika Bandak eta Txalkor Txistulari elkarteak "Alkate soinua" eskaini diote Ana Azkoitia alkateari bere etxe aurrean, San Roke bezperan. Endika Larrañaga senarrak eta biek egin diete harrera musikariei.  Musika Bandaren zuzendaria den Carlos Muñozek lore-sorta eman ohi dio alkatearen bikoteari gaurko egunez, eta halaxe egin du gaur ere. 

 

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra