Landutako hiru lehenengo gaiak dira aire zabaleko espazioak eta eraikinak, garraioa eta etxebizitza. Herriko ingurune fisikoaren funtsezko ezaugarriak jasotzen dira, eragin handia baitute pertsonen mugikortasunean, segurtasunean, osasunaren sustapenean eta gizarte partaidetzan. Hurrengo hiru gaiak, sareak eta gizarte laguntza, enplegua eta partaidetza, eta errespetua eta gizarteratzea, gizarte ingurunearekin eta kulturarekin erlazionatutako alderdiak islatzen dituzte eta pertsonen partaidetzari eta ongizate subjektiboari eragiten die nagusiki. Enpleguari eta partaidetzari dagokionean, adinekoek lan ordaindua eta ez ordaindua lortzeko dauzkaten aukerei, erretiroaren esperientziari, herri partaidetzako jarduerei eta aisiari buruzko informazioa jasotzen da. Errespetuari eta gizarteratzeari dagokionean, adinekoek eurek, beste pertsona batzuek eta komunitateak oro har adinekoen inguruan dauzkaten pertzepzioak, jokabideak eta portaerak sartzen dira.
Aztertutako azken bi eremuak dira komunikazioa eta informazioa eta gizarte eta osasun zerbitzuak. Dauden komunikazio eta informazio bideak aztertzen da eta baita gizarte eta osasun zerbitzuak zer neurritan erabiltzen eta ezagutzen diren ere.
“Horrela –dio Azkoitia Lagunkoiak- zahartze aktiboa erabaki politikoen erdian jartzen da, eta ikuspegi integratzaile eta zeharkakotik jarduten da, hainbat eremutan, ez bakarrik gizarte zerbitzuetan edo osasunean”.
Azken finean ekimen honek herritarren ongizatea orokorrean, eta bereziki zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko herri lagunkoi bat eraikitzea du helburu.
Azkoitia Lagunkoiak diagnostikoaren emaitzak herri guztiarekin partekatu nahi ditu eta horretarako, herritar guztiak otsailaren 28ko aurkezpenera gonbidatzen ditu “herritarren eta herriko eragile desberdinen parte hartzea ezinbestekoa delako”.
Azkoitia Lagunkoia taldeko kideak udaletxean diagnostikoa aurkezten.