Abenduaren 23an, 13:30ean, aitortza ekitaldia egingo zaie parte hartuko duten saltokiei udaletxeko udalbatza-aretoan.
Ekintzak merkataritza txikia sustatzea du helburu, eta kontsumitzaileen erosketa ohituretan eragitea, bertan eta bertakoa lehenetsiz.
Berriak
Gabonetako Eskaparate Eraskusketa egingo da aurten
Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen elkarteak urtero Gabonetako eskaparate lehiaketa antolatu izan dute. Aurten, ordea, Herrixenek aldaketa eskatu du, eta lehiaketa ordez erakusketa egitea proposatu duenez, horrela egingo da. Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman dezakete azaroaren 29ra bitartean Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan). Halaber, herrixen@hotmail.com helbidera idatzita ere eman daiteke izena.