Hautagaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Ingenieritza titulua (industria, ingurumen, energetiko, energia berriztagarri, eletriko, elektroniko, meatzetako, kimikako arlokoak) edo zientzia arloko gradua (ingurumen zientziak, kimika, biologia, geologia....).
- Euskara: 3. HE edo baliokidea.
- Informatikan ezagutzak (word, access, excel, Zerbikat...)
- Langabea izatea eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
-Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Lan-kontratu bat praktikaldian hitzartzeko betekizunak betetzea, Langileen Estatutuaren 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Izena Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman behar da, ondorengo loturan: https://labur.eus/d1BDY
Berriak
Udalak kudeaketa energetikoan teknikaria kontratatuko du, Lanbidek diruz lagunduta
Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, Kudeaketa Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren gaineko teknikaria kontratatuko du.
Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea urtarrilaren 25era luzatuko da.
Kontratuen iraupenari dagokionez, hamabi hilabetekoa izango da eta lanaldi osorako.