Udaleko Berdintasun eta Prebentzio arloak prestakuntza saioak antolatu ditu ostalaritzan lan egiten duten pertsonentzat. Bi saiok osatuko dute ikastaroa. Urriaren 3an eta 10ean izango dira, 10:30etik 13: 30era, Elkargunean.
Egitasmoaren helburua da bi eszenatoki posibletan jarraitu beharreko irizpideak, jarraibideak eta protokoloak ezagutaraztea. "Alde batetik, programak prestakuntza eman nahi du alkoholaren eta drogen kontsumoak dakartzan ondorio fisiko eta patologikoei buruz, eta noski, arrisku horiek murrizteko jarraibideei azaldu. Bestalde, eraso sexistei aurre egiteko jarraibideak, ezagutzak eta protokoloak eskainiko dira", azaldu du Mertxe Zubillaga Berdintasun eta Prebentzio zinegotziak.
Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ziklo. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin, eta urriaren 3an, datorren asteartean, aurkeztuko da Elkarguneko Oteiza gelan, 18:00etan, Azkoitia Lagunkoiak antolatu duen saioaren baitan.
Azkoitiko Udalak, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoaren baitan jasotako eskaerari erantzunez, Ingurumen Mahaia sortzeko eta egituratzeko prozesua abiatu zuen 2022ko irailean. Ordutik lanean dihartute Mahaian parte hartzen duten elkarte, eragile eta herritarrek ingurumenaren aurrean ditugun erronkak jorratzeko. Ibilbide horretan, Trebakuntza eta Hausnarketa Saio irekiak antolatu dituzte eta lehendabizikoa datorren astelehenean izango da “Tokiko Komunitate Energetikoak. Inguruko Esperientziak Ezagutu Nahi?” izenburupean. Jardunaldia urriaren 2an, 18:00etan, Elkarguneko Herriko plaza aretoan izango da.
Iraurgi Berritzeneko Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak eskualdeko eraikuntza, enpresa txiki, merkatari eta ekintzaileei zuzenduriko prestakuntza eskaintzaren berri eman nahi du. 2023ko 2. seihilekoan, ardatza digitalizazioa izango da eta bereziki beren egunerokoan egiten dituzten zereginen arintzea eta horretarako dauden erreminten aurkezpena.
Askotariko arrazoiak izan ditzake pertsona batek bere negozioa uzteko erabakia hartzen duenean, besteak beste, adinagatiko erretiroa edo lanbidez aldatzeko nahia aipa daitezke. Dena den, negozioa errentagarria den kasuetan, bere jarduera guztiz eten eta itxiera saihesteko alternatiba da negozioen eskualdatzea.
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 2
zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
3.- Behin betiko onespenen berri ematea.
4.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
5.- Galde-erreguak.
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin eta Marea Urdinarekin lankidetzan, kirol egokitua sustatzeko apustuarekin jarraitzen du. Aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek dute ariketa fisikoa egiteko aukera, haien adina edozein dela ere.
Gaur goizean ekimenaren sustatzaileek 2023-2024 ikasturterako diseinatutako kirol egokituaren eskaintza aurkeztu dute. Emandako urratsen artean, besteak beste, proiektuaren koordinatzaile bat izendatu da, kirol-saioak zuzentzeko eta aniztasun funtzionala duten pertsonei eta haien familiei aholkularitza eta laguntza emateko. Ikasturte honetarako txertatutako hobekuntzetako bat da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1
|
2
|
3
| ||||
4
|
5
|
6
|
7
| |||
11
|
12
|
13
|
14
|
15
| ||
19
|
20
|
21
|
22
| |||
26
|
27
|
28
|
29
|