Kaito telebista

1953tik 2007ra arteko bideoak

Bideoak

Nicolas Oteiza Leceta
(Azpeitia 1943 - 2016)

Kaitok hogeita hamar urteak pasata ekin zion argazkilaritzari. Era guztietako gertakariak hilezkortzen hasi aurretik, Nicolas Oteizak, 16 urtetatik, Legazpiko Banco Bizkaian egin zuen lan. Don Victorianokin kontabilitate ikasketak egin zituen urtebetez. Umetan Maristekin ibili zen eskolan eta Azpeitiko Institutu Laboralean geroago.
Urte batzuk aitaren ondoan lanean eman ondoren, bere kontura jarri zen eta Azpeitiko Santiago kalean zabaldu zuen negozioa.
1985ean kamera erosi zuen. Lehenengo ezkontzak grabatu zituen. Herriko festak. Urtebete geroago, etxeko balkoian antena bat jarri eta Kaito Telebista jarri zuen martxan. 92an hasi zen Azkoitian grabazioak egiten. Ordura arte, tarteka etorri arren ez zen ohikoa Azkoitiko kaleetan lanean ikustea.
1999an bihotzekoak eman zion eta Urtzi Oteiza semeak hartu zion erreleboa, 2007an Erlo Telebista sortu arte.

Kaito Azkoitiko ia 1900 bideo utzi dizkigu.
Eskerrik asko!