Lurralde Historikoa: Gipuzkoa
Koordenadak: 43º 10' 39.2"N  2º 18' 45.6"W 
Eskualdea: Urola-Kostaldea
Epai-barrutia: Azpeitia
Altuera: 113 m.
Azalera: 55,4 Km2

OROGRAFIA:

Azkoitia Gipuzkoako barnealdeko herri bat da, Urola ibaiak sortzen duen haranean kokatuta dagoena. Haran hau altuera dexenteko mendiz inguratua dago, Gipuzkoako "Arno-Tolosa" antiklinorioaren hegoaldera dagoen apalunean, Urola ibaiak harri bigunen artean egindako ildo edo bidean. Ibaiaren alde hori izan ezik, gainontzeko zatia menditsua da eta horien artean Izarraitz (942 m.) eta Azkarate (628 m.) mendiak ditugu nagusi iparraldera; hegoaldera, berriz, lurrak pixkanaka igotzen doaz, esan berri ditugun altueretara heldu arte, halanola Hirumugarri tontorrean (939 m.), Hirukurutzeta mendilerroan (895 m.).

IBAI SAREA:

Urola ibaiak (55 km.) hego mendebaletik ipar ekialderantz zeharkatzen du udalerria. Honek eta bere bi ibaiadarrek, Igaran eta Katuin errekek, hain zuzen ere, osatzen dute ibai-sarea. Hauez gain, Azkoitiko udalerrian Mari Kutz Putzua izeneko aintziratxoa ere badugu.

HERRI MUGAK:

Azkoitiak iparreko aldetik Mendaro eta Debarekin egiten du muga, hegoaldetik Zumarraga eta Urretxurekin, ekialdetik Azpeitiarekin eta mendebaldetik Plazentzia–Soraluze, Elgoibar, Antzuola eta Bergararekin

BIZTANLEAK: (2020ko urtarrilean eguneratutako datuak)

Guztira: 11.651 hauetatik emakumeak: 5.850 eta gizonezkoak: 5.801

 

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra