Agenda

EÑAUT ELORRIETA. Fantasia

  • 2023-05-06 19:00

Eñaut Elorrietaren bakarkako lan berria. Hamar kanta biltzen ditu, eta Aitor Etxebarriak ekoitzi du. 

Donostiko Elkar estudioan eta Bilboko Mala Estrata estudioan grabatu eta nahasi dute, eta Jonan Ordorikak masterizatu du.

Eñautek berak idatzi ditu diskoko bi abestiren hitzak. Gainerakoak honako idazle hauenak dira: Amaia Lasa, Jose Luis Otamendi, Uxue Alberdi, Iñigo Astiz eta Itziar Ugarte.

Eider Corral izan da arte eta irudi zuzendaria, eta Uxue Alberdi arduratu da edizio literarioaz.

Kanten itzulpenak ere badakartza diskoak: Miren Agur Meabek itzuli ditu gaztelaniara; Itxaro Bordak, frantsesera.

Eñaut Elorrieta diska

Powered by iCagenda