Agenda

Antzerkia: BI ERO DISKOTEKAN

  • 2022-05-14 19:00

Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko azotean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, faxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da… urdurituko dira… zalaparta sortuko da, oihuak entzunen dira… “Baina, tira, Ama!!, zer egiten duzue hemen erdi mozorroturik diskotekaren atzealdean?”

Horra hor nola hasten den haien bizitzako gaurik ero eta dibertigarrienetako bat. Hitz egin eta abestuko dute, irri egin eta edan, eta negar eginen dute… eta, poliki-poliki, izen bera duten eta herentzia kaltegarriren bat duten lau emakume horien istorioa xehatzen joanen da.

Bi ero diskotekan emakume-komedia da, ama-alaben komedia, topaketa, haserreak… baina batez ere umorea erruz.

Tdiferencia.

Antzerki lanen sorkuntza eta kudeaketa bideratzen eta kultur aktibitateak, formazio egitasmoak eta ekitaldiak antolatzen dituen plataforma.

Esti Curiel, Eva Azpilikueta eta Maitane Pérez, Nafarroako Antzerki Eskolan formatutako antzezleak eskarmentu profesional handikoak.

  • IRAUPENA60 minutu
  • ZUZENDARITZAMaite Redin eta Adriana Olmedo
  • EKOIZPENATdiferencia
  • ANTZEZLEAKEsti Curiel, Eva Azpilikueta eta Maitane Perez

Powered by iCagenda