Jolastokia, bere horretan, baliabide pedagogikoa da. Ez da espazio neutroa, harremanetarako, lotura berriak sortzeko eta elkarbizitzarako espazioa da, ikaslegoaren egunerokoa baldintzatzen duena, eta bertan denbora asko igarotzen dutena. Horregatik, gero eta arreta handiagoa jartzen zaie jolastokien eraldaketari, ikaskuntza, haur eta nerabeen garapena eta haien arteko elkarbizitza egoki uztartzeko. Xabier Munibe Ikastolaren eskaerari erantzunez, Udalak ikastetxeko jolastokia eraberritzeko proiektua jarri du martxan.
Herritar guztiei adierazten zaie, ekainaren 9ko Europako parlamenturako hauteskundeetan erabiliko den hautesle-errolda ikusgai egongo dela Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan apirilaren 22tik 29ra bitartean, bi egunak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Ostiraletik igandera bitartean ospatuko den Laja Fest jaialdia dela-eta, Udalak autobus zerbitzua jarriko du joan-etorrietarako. Herri barruko autobus zerbitzuak, Urbanuek, geraldia egingo du Laja jatetxe parean.
Ostiralean, 16:40tik aurrerako zerbitzuan geraldia egingo du autobusak Lajan, eta larunbatean eta igandean, 12:10etik aurrerakoetan ere bai.