Udaleko Ondare arloaren eskutik, plaka jarri da olerkari, hizkuntzalari eta historialari handia izan zen Jose Ignacio Aranaren (Azkoitia1838 - Oña, Burgos 1896) jaiotetxean, Santa Klara kalean, 35 zenbakian, alegia. Bertan, Azkoitian, bizi izan zen Arana Jesusen Lagundian sartu bitartean.
Bere heriotzaren mendeurrenean, 1996ko abenduaren 20an, Azkoitiko herriak eta Euskaltzaindiak omenaldia egin zioten eta orduan jarri zuten jatorrizko plaka. Gerora, denborarekin, desagertu egin zen eta orain, Udalak berreskuratu egin nahi izan du. Jose Ignacio de Arana e Irazusta Baroikua etxean jaio zen, Santa Klara kalean. Gaur goizean, Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabalek eta Euskara zinegotzi Marijose Arregik estalgabetu dute plaka berria. Jatorrizkoak zuen testu bera irakur daiteke: "Azkoitiko Baroiko seme, euskal idazle ospetsu. Jose Inazio Arana. Jesusen Lagundikoari, heriotzaren mendeurrenean. Bere herriak eta Euskaltzaindiak. 1996ko abenduaren 20an".
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorriaren zatia itxita egongo da maiatzaren 19an eta 20an, ostegunean eta ostiralean, 7:00etatik 15.00etara bitartean, bidegorriaren zaintza eta mantentze lanengatik.
Udaberriko Musikaldia zikloaren baitan, larunbatean, maiatzaren 21ean, Easo Abesbatzak Pablo Sorozabal (1897-1988) konpositore donostiarraren omenezko kontzertua eskainiko du bere jaiotzaren 125. urteurrenean. Hitzordua 18:30ean izango da Santa Kutz komentuan. Nahi duenak autobusean egin dezake joan-etorria. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko geralekutik.
Gaur, maiatzak 17; LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Horren harira, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak egindako manifestua partekatzen dugu edukiak merezi duelakoan:
1990eko maiatzaren 17tik, OME-k homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzen da. Horregatik, LGTBI kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
3
|
4
|
5
| ||||
29
| ||||||
30
|
31
|